XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Foru Agindua, 784/1994 zk., urriaren 27ko.

Aipameneko Foru Aginduaren bidez honako hau xedatu da:

1a. Lekeitioko udal mugarteko Alde Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onestea, jarraian seinalatzen diren hutsuneak zuzendu beharko direla:

1.1. Gamarra eta Igualdegi kaleen gurutzean kokatutako azalerak osotutako gune askeen aldearen zabalkuntza eta Azpiri Monsignore kaleko 8. zk.an kolatutako ekipamendua, sistema orokortzat izan beharrean tokiko sistematzat sailkatuko dira.

1.2. Aldeko aprobetxamendu laginaren eta haztapen koefizienteen definizioa kendu beharko da, halakoen ordez aipatutako aprobetxamendua, sendotutako eraikinen kasuan, emaitza dela seinalatuz.

1.3. Eraikigarri diren unitateen eraikigarritasun koefizienteak gainerako hirigintza-zehaztasunen emaitza-izaera duela seinalatuko da.

1.4. Sor daitezkeen kontraesanen irtenbiderako, elementuen babesari dagokion agiriak lehentasuna izango duela seinalatu beharko da.

1.5. U.E.-3, U.E.-5, U.E.-8 eta U.E.-11 unitateeen bidetasuna bidezkotu beharko da.

1.6. Jarduera egitarauan, 1994.eko uztailaren 5eko C.O.T.P.V.an seinalatzen duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Departamenduak onetsitako loturak erantsi beharko dira.

1.7. Hamargarren oinarrian seinalatutako akatsen zuzenketa erantsi beharko da.

2a. Lekeitioko udalak, agiria hilabeteko epearen barruan zuzendu ondoren, Plan Bereziaren hiru ale bidaliko dizkio Foru Sail honi kautotua izan dadin.

Adierazi den epearen barruan, HI-092/94-P27 espedientea Bilbaoko Rekalde zumarkaleko 30.eko 5 eta 6. solairuko bulegoetan egongo da ageriko, azter dadin.

Bilbon, 1994.eko urriaren 27an.-Hirigintzako foru diputatua. Pedro Hernández González